Itxi

Faktoria

Asteazkenean

Ziordian agertu den birziklatzeko arroparen arrastoan, 'Faktoria'n

Birziklatzeko behar luketen jantziak eta oinetakoak tonaka agertu izanaz galdetuko diegu Olatz Irizar Ziordiko alkateari eta mankomunitateko ordezkariei.

  • Ziordian agertu den arropa.

    Ziordian agertu den arropa. Argazkia: Gurelur

Birziklatzeko behar luketen jantziak eta oinetakoak tonaka agertu dira Ziordiko industria inguru batean, hondakindegi bihurtuta. Gurelur elkarteak salatu duenez,  Gipuzkoatik eramaten ditu hara kamioi batek eta bertan bota. Olatz Irizar Ziordiko alkateari eta mankomunitateko ordezkariei galdetuko diegu zer ari den gertatzen bertan eta hondakin horiek zein bide egiten duten.

09:00etatik aurrera izango da hori, Hedoi Etxarte, Mikel Irizar eta Iker Rioja solaskideak lagun ditugula.

Goizeko zortziak jo aurreko zutabea Garbiñe Ubedak osatuko du asteazken honetan.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Mirandes-Reala partida izango da bihar Mirandan, eta Juan Karlos Azkarretarekin hitz egingo dugu, Mirandako Hizkuntza Eskolako euskara irakaslearekin. Gainera, Iker Markinez sukaldariak futbolera eramateko ogitartekoren bat proposatuko digu, eta Euskal Herriko te pastarik onenak dastatuko ditugu Durangoko Gozatu gozotegian Karmele Elexperekin. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu, eta Donostiako Iriondo saskigileak ezagutuko ditugu. Azkenik, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu, Edorta Unamunorekin.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.