Sinadura
Garbiñe Ubeda
'Lan mundua eta euskara'
Lan munduan euskarak duen tokia eta enpresa handietako hizkuntza planak izan ditu hizpide Garbiñe Ubeda idazleak.
-
Garbiñe Ubeda
2:49 min
"Lantokiz lantoki saltoka ibili behar izan duenak ondotxo daki euskarak ezer gutxi balio duela mundu akademikotik kanpo, eta hutsaren hurrengo dela, ekonomiak agintzen duen esparru zorrotzean. Kontzientziarik baldin badu, eta inoiz zer edo zertan saiatu bada, ondo baino hobeto jakingo du, bakar baten asmo onak eta grinak nekez duela urtetako ohitura aldatzen; eta zehazki hor, lanaren esparru dohakabe horretan, hain zuzen, kutsatzen diren bakarrak ez direla norberaren ekinak edo gogoak, birusak eta zurrumurru gaiztoak baizik". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.