Itxi

Faktoria

Ziordiko hondakindegia

"Jakin egin behar da arropa nork ekarri duen hona"

Olatz Irizar alkateak dio foruzaingoak baudela kamioi-gidari baten testigantza. Ikerketa burutu eta hondakinak kentzea exijitu du.

  • Birziklatzekoak ziren arropak, Ziordian, Aralur enpresa zeneko eraikinean.

    Birziklatzekoak ziren arropak, Ziordian, Aralur enpresa zeneko eraikinean.

    26:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Foruzaingoa ikertzen ari da nork utzi dituen birziklatzeko edukioentzietatik jaso eta Ziordian, utzitako lantegi batean, pilatutako arropa tona guztiak. Olatz Irizar alkateak jakinarazi duenez, kamioi-gidari baten testigantza badute poliziek eta eskatu du lehen bait lehen burutu dadila ikerketa hori; asteko eta behin "arropa hori nondik datorren jakin" nahi dutelako eta, bestetik, dagokion erakundeak eraman ditzan arropak eta Aralur enpresako gainerako hondakinak herritik.  David Oroz Sakanako mankomunitateko presidenteak zehaztu du eremu pribatuan daudela arropak eta ez dagokiola erakunde horri haiek erretiratzea. Berak ere beharrezkoa jo du hondakin horiek egin duten bidea argitzea, honelako kasuek "kalte handia egiten diotelako" birziklaiaren kulturari; "non eta Sakanan", erantsi du, "Nafarroa osoko datu onenak ditugun eskualdean".

Azken egun hauetan Gipuzkoa jo da hondakin horien sorburutzat eta Astigarragan kokatutako Ekotrade enpresa, zehazki. Enpresa horretako arduradunek gezurtatu egin dizkiote salaketak Euskadi Irratiari eta adierazi dute euren zerbitzu juridikoak lanean hasita daudela.

GuraSOS: "Arropak bai dira hondakin arriskutsuak"

Faktorian egindako tarte berezian, jaso ditugu baita ere Joseba Belaustegi GuraSOS elkarteko ordezkariaren hitzak. Jakinarazi du, arropa zaharrek HBCD izeneko suaren kontrako gaiak dituztela eta, beraz, arropa horiek  gai toxikoak badituztela. Salatu du Zaldibarren eta Ziordian erakusten ari den errealitatea "hondartza handi bateko are ale bat baino ez" dela eta aurki denak estaliko dizutela Zubietako errauskailua osotara martxan jarrita.