Itxi

Faktoria

Soldata arrakala

"Gizarteak zorra du emakumeekin"

"Bizitzari eusteko gurpilak egitea ez da ezinbesteko, bai, ordea, pertsonak zaintzea". Balio horren pareko aitortza eskatu diete sindikatuek, enpresei eta erakundeei Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • Soldata arrakalaz saio berezia, Faktorian

    Soldata arrakalaz saio berezia, Faktorian

    29:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Soldata arrakala arazo politikoa da, tresna bat, emakumeen lanei balioa kentzeko". Ideia horretan bat datoz ELA, LAB, CCOO eta SATSE sindikatuetako ordezkariak. Martxoaren 8, nazioarteko emakumearen egunaren bezperan, 'Faktoria' albistegian elkartu ditugu 4 langileen ordezkariak: ELAko Ane Miren Zelaia, LABeko Arantxa Vázquez, CCOOko Garbiñe Espejo eta SATSE erizainen sindikatuko Maitena Larrañaga. 'Soldata arrakala' kontzeptuaren atzean dagoen errealitatea argitu nahi izan dute beste ezerren aurretik. "Ez da soilik lan bera egiteagatik desberdin kobratzea" esan du LABko Arantxa Vázquezek, "lan batzuk feminizatuta daudela baizik. Lan baldintza prekarioenak dituztenak". Eta soldata gordinatik harago doan errealitatea da, CCOOko Garbiñe Espejo gaineratu duenez, "soldataren osagarrietan, gizoneko kobratzen dituzten plus horietako asko ez du jasotzen emakumeak".

SATSEko Maitena Larrañagaren arabera, "sexuaren araberako lan banaketa dago eta horren baitan gertatzen da soldata arrakala". Askotan, benetako datuak jasotzea ziala egiten zaie, "enpresek orain arte ezkutuan gorde ditutzelako soldatak" eta horregatik, ezinbestekotzat jo dute enpresetan berdintasun planak ezartzea. Administrazio eta patronalari zuzendu dio mezua ELAko Ane Miren Zelaiak: "zuriketa morearekin behin betikoz amaitu eta neurri konkretuak jarri ditzate: 1.200 euroko gutxieneko soldatak bai langile zuzen eta baita azpikontratatuetan ere". LABek zerrenda horretan sartu du "kontziliazio eta korresponsabilitatea hobetzeko neurria, zaintzaren euskal sare publikoa osa dadin" eta adibidea jarri du: "bizitza sostengatzeko gurpilak egitea ez da beharrezkoa, baina, pertsonak zaintzea bai". Bide horretan, urrats bat gehiago egin nahiko luke CCOOek eta erronka bota die gainerako sindikatuei: "lan hitzarmen baten faltagatik huelga egiten badugu, zergatik ezin dugu lanuztea egin berdintasun plana ez dagoen enpresa batean". Hausnarketa behar dela onartzen dute lau sindikatuetako ordezkariek, arazo orokorra delako."Zor patriarkala" kontzeptua mahai ganeratu dute. "Existitzen da, eta adibideak badaude" esan digu ELAko Ane Miren Zelaiak: zainketak, garbiketak emakume arupegia du eta gizarteak zor bat du emakumeekin".