Faktoria
'Faktoria', astelehenean
Martxoaren 8aren balorazioa eta Itxaso Atutxa, 'Faktoria'n
Gainera, adineko egoitza batean izango gara eta Anjel Lertxundi eta Bernardo Atxaga irakurzaletasunaz ariko zaizkigu.
-
209ko marxoaren 8ko irudi bat. Argazkia: EFE
Astelehenean, martxoaren 8ko protesten balorazioa jasoko dugu 'Faktoria' albistegian, Haizea Nuñez Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkariarekin. Gainera, adinekoen egoitza batean izango gara. Errenteriako San Markosen hasiko dugu astea, COVID 19 birusari aurre egiteko hartu dituzten neurrien berri izateko. Bestalde, 09:00etan, Itxaso Atutxa Bizkaiko EAJko presidenetea elkarrizketatuko dugu, eta saioa Anjel Lertxundirekin eta Bernardo Atxagarekin amaituko dugu. Irakursaletasunaz hausnarketa utziko digute.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, NQaS proiektua ezagutuko dugu: Estatu Batuetako gobernuaren larrialdi zerbitzuetarako komunikazio sistemak ari dira garatzen EHUko Bilboko Ingenieritza Eskolan. Bertako laborategira joango gara proiektua ezagutzera. Bego Blanco Ingenieritza Eskolako ikerlariak eta proiektuan parte hartzen ari den Nemergent Solutions enpresako Estrella Basurto ikerlariak emango dizkigute azalpenak.
Bestalde, Ainhoa Nadia Douhaibi Arrazola-ekin, arrazakeriaz, xenofobiaz eta islamofobiaz ariko gara. La radicalización del racismo. Islamofobia de Estado y prevención antiterrorista liburuaren egileetako bat da. Bartzelonako udalarentzat interkulturalitate teknikari lana egiten du eta Bartzelonako Universitat Obertako irakaslea da oñatiarra.
Azkenik, Jon Aldeiturriagak aste honetan Eladio Oribe gonbidatuko du. FCC enpresakoa da Oribe eta azalduko digute hiri handiak nola garbitzen diren.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.