Faktoria
Itxaso Atutxa
"Koronabirusak hauteskundeetan izan dezakeen eraginagatik arduratuta gaude"
Buruzagi jeltzaleak dio erakundeek gai izan behar dutela hauteskunde egunean herritar denen boto eskubidea berma dadin. EAJ-PSE koalizioa errepikatzearen alde hitz egin du.
-
Itxaso Atutxa
19:39 min
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, badago kezka euren artean koronabirusak hauteskunde prozesuan izan dezakeen eraginaz. Zaharren egoitzetan isolamendu eta koarentenak ezarri direla kontuan izanda, Atxutxak dio erakundeek gai izan behar dutela herritar guztien botoa emateko eskubidea berma dadin. Edozein kasutan, ez du uste bozketa eguna arriskuan dagoenik.
Apirilaren 5eko hauteskundeen ondoren EAJ-PSE koalizioa errepikatzearen alde hitz egin du Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, azken legealdia euskal politikagintzarentzat oparoa izan dela iritzita. Edozein kasutan, hauteskunde ondoren hitz egin behar da horri buruz, emaitzak ezagutu ondoren.
Andoni Ortuzarrek erronka jarri dio alderdiari EAJk 31 ordezkari lortzea, lurralde bakoitzean bat gehiago. Hainbat inkestek ematen dizkiete emaitza horiek, baina Atutxak uste du oso goregi dabiltzala. Edozein kasutan, onartzen du erronka.
Zaldibarko kudeaketak EAJri fakturarik pasako dion ez daki Atutxak. Onartzen du krisia kudeatzerakoan zer egin den azaltzeko agian ez direla gai izan, baina dio hasieratik jarri direla baliabide guztiak, teknikoek esandakoa aintzat hartuta, lanak egiteko, desagertuen gorpuak aurkitzea lehentasun izanda.