Faktoria
'Faktoria', asteartean
Koronabirusaren eraginaz eta 'gurasoen alienazio sindromeaz', 'Faktoria'n
Gasteizko ikastetxe guztiak bi astez ixteko erabakiaren ondoren, hezkuntza alorreko agenteen iritziak bilduko ditugu. Irune Costumeroren testigantza bilduko dugu 'gurasoen alienazio sindromeaz'.
-
Arabako ospitaleko irudi bat. Argazkia: EFE
Goizeko lehen ordutik egingo dugu "Faktoria"n COVID-19 izeneko gaitzaren azken datuen jarraipena. Gasteizko ikastetxe guztiak bi astez ixteko erabakia hartu ostean, hezkuntza alorreko agenteen iritziak bilduko ditugu eta Errenteriako Sanmarkosene adinekoen egoitzan izango gara. Nagore Doñate egoitzako zuzendariak azalduko dizkigu hartu dituzten prebentzio neurriak.
Bestalde, Irune Costumeroren testigantza bilduko dugu. Bizkaiko Foru Aldundiak alabaren zaintza kendu zion, gurasoen alienazio sindromea-ren eraginpean zegoela argudiatuta. Orain, Sergio Murillo Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko diputatua eta Aldundiko beste hiru langile epaitu egingo dituzte, erabaki hori hartzerakoan prebarikazio administratiboa egin eta lesio psikikoak eragin zituztela egotzita.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Gasteizen izango gara, koronabirusagatik eskolak itxi ondoren, egoera zertan den eta nola moldatzen ari diren jakin nahian. Bestalde, Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeei begira, hiru kazetarirekin aztertuko dugu gaia: Bixente Vrignon, Battitte Cruspeyre eta Marga Forestier-ekin
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.