Sinadura
Garbiñe Ubeda
'Txalo pin txalo'
Alarma egoera honetan, txalo zaparradak eskaini ditu Garbiñe Ubeda idazleak.
-
Garbiñe Ubeda
2:39 min
"Erroman sortu eta birusa bera baino azkarrago zabaldu da zabaldu, osasun arloan dihardutenei txalo publiko ozena egiteko plana. Nik, axola ez bazaizue, beste lanbide batzuetako jendeari eskainiko diot nire esku-zarta. Hasteko eta behin, ile-apaintzaileei. Nork esan haien guraize eta orrazi-pasadak kasik botikak, konpresak, gai informatikoak edo supermerkatuetako saltxitxak bezain oinarrizko bihurtuko zirenik. Nork esan, apokalipsia ate joka dugun bitartean eta estatuak totalitarismoa justifikatzen duen bitartean, populazioaren oinarrizko zerbitzurako guardian beharko genituenik, tinduz eta lakaz armatuta beti. Asteburu bat iraun die bromak". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.