Faktoria
Ramon Ibeas, Caritas
"Elkartasuna zabaltzen ari da baina, ordenarik gabe, arazoak eragin ditzake"
Ramon Ibeas Caritaseko Arabako ordezkariak adierazu duenez, egoerak okertzen direnak eurek artatzen dituzten kolektiboak dira zaurgarrienak.
-
Etxegabea
12:12 min
Ramon Ibeas Caritasen Arabako ordezkariak argi du: egoerak okertzen direnean eurek artatzen dituztek kolektiboak dira zaurgarrienak. Hori dela eta, a
Caritaseko ordezkariak garbi utzi nahi izan du "boluntarioek izan beharko dutela erakunde batekoak, baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak: 70 urtetik behera, arrisku taldeetakoak, ez direnak eta denbora dutenak, malgutasuna izan dezaten". Gainera boluntarioaren eta beharean dagoenaren artean harremana sortu nahi dutela esan du, konfiantza beharrezkoa izango baita.
Kalean bizi direnei begira, egoitzetan plaza gehiago irekiz sarea zabaldu beharra dagoela aipatu du, baina "betiko arazoak izango dira nahi duten ala ez. Ezezkoa ematen badute orain delitua dagoelako, behartu dezakezu baina hori epaileak esan beharko du, ez guk". Etxerik gabekoei prekarietatean daudenak gehitu behar zaizkiela adierazi du Ibeasek: paperak ezin egunean jarrri administrazioa itxita duelako, etxe batzutan 2/ 3 familia elkarrekin bizitzen eta, elkarbizitza oso zaila izan daiteke...
Ramon Ibeasek azpimarratu du Caritasek zerbitzu guztiak zabalik dituela, baina ezin direla etxeetara joan beste zerbitzu batzuetakoak bezala. "Gu ari gara ikusten eman diren aginduak betez nola jarraitu eta zerbitzua eman beharra duten guztiei".