Faktoria
Elena Albisua
"Goizegi da neurriak eraginkorrak izaten ari diren ikusteko"
Osasun Publikoko zuzendariordeak adierazi du "lehentasunak jarri behar direlako" ari direla testak egiten soilik osasun langileei, arrisku handiko beharginei eta arnasketa arazo larriak dituztenei
-
8:20 min
"Garrantzitsua da argi-izpiak ikustea baina denbora beharko da ikusteko zenbateko eraginkortasuna duten hartutako neurriek", azaldu du 'Faktoria'n Elena Albisua Osasun Publikoko Gipuzkoako zuzendariordeak. "Ondo dator ikustea denok behar dugulako esperantza", azpimarratu da, "baina itxaron egin behar da". Atzotik indarrean den testak egiteko protokolo berria justifikatu du esanez "lehentasunak jarri beharra daudela" arrisku berezian dauden langileak eta gaisorik larrienak babesteko.
Adierazi du Osakidetza "egoera larria" ari dela bizitzen, baina momentuz, azpiegiturak eusten diola eta materiala ere ez dela falta. "Momentuz, gaitasuna badugu", esan du. Alde horretatik adierazi du oraindik ez direla gaisoak ospitale pribatuetara bideratzen hasi, nahiz eta, horretarako beharrezkoa balitz, prest eta koordinatuta dauden.
Berriz ere errepikatu du prebentzio neurrien garrantzia. "Alarma egoeran gaude, prebentzio eta isolamendua jarraitzea denon ardura da neurriak eraginkorrak izateko lana eta kontzientziazioa denena behar beharrezkoa da", azpimarratu du.