Faktoria
Mitxel Lakuntza, ELA
"Industria eta eraikuntza ez dira funtsezko sektoreak, gelditu egin behar dute"
Euskal Herriko enpresa askotan "egoera kaotikoak" aurkitu dituztela salatu du ELAko idazkari nagusiak.
-
Mitxel Lakuntza, ELA sindikatua
12:23 min
Mitxel Lakuntza Pedro Sánchezek ekonomia suspertzeko onartu duen laguntza-dekretuaren letra txikia irakurtzeko zain dago. Entzun dituzten gauza batzuk 'albiste baikorra' direla pentsa baliteke ere, ELAko idazkari nagusiak 'Faktoria', esan du ñabardura asko izaten dituzten testuak direla. Aurreratu dutenari baino, esan ez dutena azpimarratu du Lakuntzak. 'Funtsezko eta oinarrizko erabakiak ez dituzte iragarri' esan du ELA sindikatuko buruak, 'neurri batzuk berandu datoz eta beste batzuk ez dira nahikoak'. Lehentasuna, Mitxel Lakuntzaren ustez, 'funtsezkoak ez diren sektoreak gelditzea da', horien artean 'eraikuntza eta industria, itxi behar dute' eta horrekin batera, Italian hartu duen bideari jarriatuz, 'kaleratzeak debekatzea'.
Enpresa askotan egoera kaotikoa izaten ari dela kontatu du ELA sindikatuko arduradun gorenak, 'anbulantzietan, call center batzuetan, segurtasuna bermatzeko bitartekoak ez dituzte eta, askotan, distantzia nahikorik ez dago'. Eusko Jaurlaritzarekin hartu-emana badute baina, 'ez nahi genukeena, ez da nahikoa premiak isladatzeok' esan du Mitxel Lakuntzak.