Faktoria magazina
Desagertuak
"Nik ez dekot aitatxorik. Niretzat aita uretan dago, nonbait, uregaz joan zen"
Nerea Elorriagaren aita duela 29 urte desagertu zen. Errekaren ertzean agertu zen bere autoa egun euritsu batean. Gorpua ez zen inoiz agertu eta zama horrekin bizi eta aurrera egin behar izan du.
-
Nerea Elorriaga
15:38 min
Galdera asko egin izan dizkio bere buruari Nerea Elorriagak, horrelako kasuetan ohi den gisan. Galderarik mingarriena, bere buruaz beste egin ote zuen. Baina hipotesi nagusia, uholdeen beldur ura noraino igota zebilen ikustera joan eta erori egingo zela. Inguruko jendeak esandako hainbat gauzak ere min asko egin zieten, "batez ere amari" esan digu, "ni oso babestuta egon nintzen".
Aitaren egun honetan, Bartzelonatik hitz egin digu Nerea Elorriaga bizkaitarrak Faktoria saioan.