Itxi

Faktoria

Irakurzaletasuna

"Non dute gure ikasleek zer imitatua?"

Irakurtzeko ohiturarik ez duen umea sorgin-kurpil gaizto batean sartuta dago gaur egun. Pareta hori nola zulatu aritu dira gogoetan Anjel Lertxundi eta Bernardo Atxaga.

  • liburuak

    liburuak

    26:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hezkuntzatik aspalditik eman dute abisua: Irakurtzeko eta, ondorioz, ulertzeko haurrek gero eta zailtasun handiagoa dute. Eta ulertzeko zailtasuna duenak nekez hartuko ditu ikasbideak eta nekez gaindituko azterketak. Etxetik gutxik dakarte ohitura, hezkuntza sistemak ez du joera iraultzea lortzea eta sorgin-kurpil gaiztoan sartuta dago ikasle belaunaldi gaztea. Arazo horretatik abiatuta elkartu ditugu gogoetan Anjel Lertxundi eta Bernardo Atxaga.