Faktoria
Xabier Jaular, Indiatik
"Indiarrek ez dute europarrok kalera ateratzea nahi, kutsatzeko beldur dira"
Xabier Jaular Indiatik Pasaiara itzuli ezinda dabil. Hostal batean dago, egoera onean, baina bertatik atera ezinik, indiarrek nahiago dutelako europarrak ez kalera ateratzea.
-
Rajasthango irudi bat
3:34 min
Xabier Jaular pasaitarra Indian dago, Rajasthango Pusnar herrian. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako bulegoaren arabera, 200 pertsona inguru izan daitezke kanpoan, Euskal Herrira itzuli ezinik daudenak. 'Faktoria'n esan digunez, hostal batean dago Jaular, Lizarrako bi pertsonarekin eta bost italiarrekin batera. "Ondo gaude, jatekoa egunero ekartzen digu ateratzen den langile batek, azokara joaten da eta oso ondo ari dira portatzen gurekin", esan digu. Hori bai, ostatuko langileek kalera ez ateratzeko eskatzen diete. Izan ere, indiarrek nahiago dute europarrak kalera ez ateratzea, kutsatzeko beldur direlako.
Hegaldien berriak izaten ari dira. Atzo, esaterako, Amsterdamera atera zen hegazkin bat Delhitik (bera dagoen lekutik 10 ordura), baina ez zieten ziurtasunik ematen. "Batzuk joan ziren hegaldia hartzera, eta, azken unean, atzeratu egin dituzte... gu zain gaude, ea zerbait ziurtatzen diguten; orduan joango gara", adierazi du.