Faktoria magazina
Eskuak zaindu
"Xaboirik gabeko xaboiak erabili, edo eskularruak; eraginkorra eta aproposena da"
Aitor De Vicente dermatologoak azalarentzako zer den onena azaldu digu 'Faktoria'n. Eskuak askotan eta ondo garbitzeaz gain, azala zaintzea eta produktu egokiak erabiltzea onena dela esan digu.
-
Eskuak nola garbitu behar ditugu?
9:25 min
Erabat lehorrak, gorrituak, ekzemak... horrela ditugu askok eskuak hainbeste garbitzeaz edota edinfektatzeko gelak erabiltzeaz. Covid-19aren kontra aproposa dena, azalarentzako kaltegarria izan daiteke. Hori dela eta, Aitor De Vicente dermatologoak aholku batzuk eman dizkigu 'Faktoria' saioan. Zer erabili eta zer ekidin behar dugun esan digu de Vicentek. "Xaboirik gabeko xaboiak dira onenak eskuak ondo garbitzeko azala zartatu gabe. Botiketan eskura ditzakegu mota horretako xaboia. Horrez gain, eskuak hidratatzea ere garrantzitsua da"