Itxi

Faktoria

'Faktoria', asteazkenean

Lide Amilibia Gizarte Gaietarako sailburuordea, 'Faktoria'n

Gainera, hipoteka eta maileguen atzerapenaz ariko gara Aratz Estonba AKAB elkarteko abokatuarekin. Hainbat alkaterekin ere hitz egingo dugu.

  • Lide Amilibiaren artxiboko irudi bat.

    Lide Amilibiaren artxiboko irudi bat.

Asteazken honetan, Jaurlaritzaren premiazko laguntza berriez hitz egingo dugu "Faktoria"n Lide Amilibia Gizarte Gaietarako sailburuordearekin. 08:45 aldera izango da elkarrizketa. Gainera, hipoteken eta maileguen atzerapenaz ariko gara 09:15 aldera Aratz Estonba AKAB elkarteko abokatuarekin. Bestalde, alkateen egunotako lanaz ere mintzatuko gara, besteak beste, Olatz Peonekin (Tolosa) eta Asier Iragorrirekin (Basauri). Aktualitatearen analisia egiten, Mikel Irizar, Hedoi Etxarte eta Iker Rioja izango ditugu, eta zinema-gomendioa besapean hartuta etorriko zaigu, asteazkenero legez, Koldo Almandoz.

10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, Zaporeak elkartekoak errefuxiatuen kanpalekuetan nola dabiltzan kontatuko digu Malen Garmendiak. Itziar Mendizabal dantzariak koarentenarako balleta ekarriko digu eta beilatokien egoeraz ariko gara Mikel Idoaterekin (Nafarroako Izarrak beilatokien jabea). Asteazkenero legez, 'Zientzia eta dazientziat' tartea zabalduko dugu Eneko Axpe 'Maisha'rekin eta Uxune Martinezekin. Arrantzaleen egoera nolakoa den argitzen ere saiatuko gara, eta 'Faktoria etxetik' tartean, Zea Mays taldearen txanda izango da.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".