Sinadura
Amagoia Gurrutxaga
'Maskarak'
COVID-19 koronabirusak eroriarazi dituen maskarez aritu da Amagoia Gurrutxaga kazetaria.
-
Amagoia Gurrutxaga
2:38 min
"Garai militarizatuotako hizkerak kutsatuta edo, frontera joango balitz bezala agurtu dut duela ordu erdi bizikidea. Paradoxak zer diren, etxetik irten aurretik goizero janzten ari den maskara duela hilabete eta hamar egun jantzi zuen lehen aldiz, Zaldibarko kaka guztiaren aurkako manifestaziora joateko erosita. Oraindik zaborpean dauden bi langile eta dioxinak eta furanoak zituen gogoan orduan; koronabirusaren ondorioak orain.
Lagunak atea itxi eta minutu gutxira, mezu bat jaso dut whatsappez: “Josten dakien eta makina duen norbait ezagutzen baduzue, komentatu, laguntza emango diguten boluntarioak behar baititugu, ahalik eta maskara gehien lortzeko”. 36ko gerran gure amonek eta birramonek fronteko gudarientzako uniformeak josi zituzten bezalaxe, halaxe geu ere, XXI. mendean, kanoi bazka bihurtu dituzten langileentzako, sistema primeran dabilela saltzen diguten arren. Historia ez dela errepikatzen esango digute gero...". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Amagoia Gurrutxaga kazetariak.