Sinadura
Begoña Muruaga
'Koronabirusa'
Koronabirusaren krisi honetan izan dituen inpresioak bildu ditu Begoña Muruaga iritzi-emaileak ztabe honetan.
-
Begoña Muruaga
3:00 min
"Oso garbi eduki dut hasiera-hasieratik ez nuela hitz egingo koronabirusaz. Mundu guztia ari zen horretaz hitz egiten eta ez neukan ezer berririk esateko gaiari buruz. Baina, azkenean, pentsatu dut ezin niola ihes egin. Eta hemen naukazue nire inpresioak ematen.
Ez ditut irakurri bidali dizkidaten mezu guztiak eta ez ditut entzun jasotako audio guztiak; hori bai, inoiz baino gehiago entzun dut irratia. Beraz, uste dut behar dudan informazioa eta gehiago daukadala neure iritzi propioa osatzeko.
Ez dakit hartu diren neurriak egokiak diren ala ez; ez dakit zein den pandemia honi aurre egiteko modurik egokiena: Txinakoa, Hego Koreakoa, Alemaniakoa, Suediakoa edo gurea, baina gauza bat garbi daukat: ez da kritikak egiteko garaia, denok batera joatekoa baizik". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Begoña Muruaga iritzi emaileak.