Sinadura
Garbiñe Ubeda
'Liburu gomendioa'
Koronabirusari aurre egiteko konfinamendu egoera honetan, liburu gomendioaekin etorri zaigu Garbiñe Ubeda idazlea.
-
Garbiñe Ubeda
2:04 min
"Pikareska handia du gure gizarteak. Gerra bitxi honen aurretik, liburua –eta oro har, balio ekonomikoetara lerratzen ez den kultura– ahuntzaren gauerdiko eztula baino hutsalago ari zen bilakatzen. Egunotan, berriz, gomazko esku-larruekin, muturreko zapiekin eta desinfektatzekoarekin batera, altxor estimatuenen artean sailkatu dugu, anestesikoen pare goratu dugu, konfinamenduaren gozagarri zaigu. Sorkuntza da, antza, bizi gaituena. Eta sortzaileen kontura izango bada ere, bolo-bolo eta sarerik sare ibili behar duena". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.