Itxi

Faktoria magazina

Mendia eta musika

“Urmuga mendi zeharkaldi musikatua ekimen poetikoa izango da, naturara itzultze bat”

Egitasmo ameslari honekin leihoak ireki nahi dituzte antolatzaileek, bereziki itxialdi momentu honetan. Uztailaren 14 an hasiko da zeharkaldia.

  • Urmuga proiektuaren spoteko irudi bat

    Urmuga proiektuaren spoteko irudi bat

    21:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Felipe Uriarte mendizale ezaguna eta Migel Zeberio eta Xabier Berasaluze “Leturia” musikariak ari dira Urmuga zeharkaldia antolatzen eta hirurak izan ditugu 'Faktoria' saioan. Hizkuntza, musika, kultura eta mendia lotu nahi dituzte 19 eguneko zeharkaldian. Musika emanaldiak izango dira mendietan eta baita mendien inguruko herrietan ere. Modu honetan herri txikiak biziberritzeko helburua ere ba du egitasmoak.

Ur isuriagatik Euskal Herria bi aldetan banatzen duen mugari egiten dio erreferentzia Urmuga izenak. Mendebaldean Angulo Bortutik hasi eta ekialdean Hiru Erregeen Mahairaino heltzen da. Hala ere, antolatzaileek argi dute, mugak ez dituela naturak ezartzen eta hildo horretan ekimenak mugak hausteko ere balio izatea nahi dute.

Izena eman nahi duenak edo argibide gehiago nahi duenak 948513233 eta 685750763 telefono zenbakietara deitu dezake eta info@mendiaketaherriak.eus helbidera idatzi dezake.