Faktoria magazina
Australia Bihotzean
“Lana gogor egin arren, maitasunez oroitzen dute Australia”
Euskal Telebistak bihar estrenatuko du “Australia bihotzean” dokumentala, duela 60 urte Australiara azukre kanaberetan lan egitera joandako ehundaka euskaldunen istorioak kontatuz.
-
Australia Bihotzean dokumentaleko lan taldea Sidneyn
10:50 min
Eriz Zapirain dokumentalaren zuzendaria izan dugu 'Faktoria' saioan. Julian Iantzi aurkezle ezagunak Instagram-en zabaldutako mezu batekin hasi zen dena. Udan izan ziren Australian grabaketak egiten eta dokumentala bukatuta, bi ataletan kontakizun hunkigarriak ezagutuko ditugu. Bihar lehenengoa ETB-1en gaueko 22:00etan. Eta datorren ostiralean bigarren atala.
Amerikara joandako euskaldunei buruz askoz gehiago dakigu, baina Australiakoena ez da hain ezaguna eta beraz, aukera bikaina gure historiaren zati hori ere ezagutzeko.