Itxi

Faktoria magazina

Covid 19

“Gidariok gure kabuz hartu behar izan ditugu segurtasun neurriak”

Bizkaibuseko gidaria da Iñaki Andres, eta Gasteizko taxi gidaria Aritz Sukia. Koronabirusaren aferak beren lanean izan duen eraginaz hitz egin dugu beraiekin 'Faktoria' saioan.

  • Autobusa

    Autobusa

    16:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi egunetik behin ateratzen da Aritz Sukia taxiarekin lanera. Horrela erabaki zuten Gasteizko taxi gidariek, ikusirik erabiltzaile kopuruak nola egin zuen behera pandemia hastearekin bat. Errepidean gutxiago, eta diru sarrerak nabarmen behera, mailegu pertsonal bat eskatu behar izan du Sukiak, aurretik zituen maileguei aurre egiteko. Taxi gidariek bezala, autobus gidariek ere segurtasun neurriak beren kabuz hartu behar izan dituztela esan digu, bestalde, Iñaki Andres Bizkaibuseko gidariak. Askoz ere jende gutxiago dabil egun hauetan garraio publikoan, eta jendea kezkatuta ikusten dutela adierazi dute biek