Faktoria magazina
Santiago Ospitalea
"Lau ordurako diren maskarak aste osorako erabiltzen ari gara ospitalean"
COVID 19a duten gaixoekin lanean ari da Jon Ander Resa erizaina. Bera ere kutsatu zen koronabirusarekin; gaixotasuna gainditu du, eta lanera itzuli da. Ez daukatela nahikoa material salatu du Resak.
-
Osakidetza
17:03 min
Gasteizko Santiago Ospitalean egiten du lan Jon Ander Resa erizainak. COVID-19a duten gaixoekin ari da lanean, bera ere kutsatuta eta 18 egun etxean isolatuta pasa dituen arren. Lanean hasi da berriro, baina lan baldintzak ez direla asko hobeto azaldu digu 'Faktoria' saioan. "Ez dago nahikoa material, lau ordurako diren maskarak astebetez erabiltzen ditugu" dio Resak.
Santiago Ospitaleko arnasketa sailean egiten du Jon Ander Resak, "COVID-19arekin kutsatutakoak gutxiago dira orain, nabaritzen da ohe gehiago daudela libre". Horrez gain, etxera itzultzerakoan nola jokatu beharko genukeen gogorarazi digu; eta ospitalean lan egin eta gero herritarren txalo zaparradak entzunda hunkitu egiten dela onartu du Santiago Ospitaleko erizainak.