Itxi

Faktoria

'Faktoria', asteazkenean

Bingen Zupiria, "Faktoria"n

Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua elkarrizketatuko du Maite Artolak 09:15 aldera. Gainera, pandemiari buruzko azken ordukoa ekarriko digu Ugo Mayor Ikerbasqueko ikertzaileak.

  • Bingen Zupiria

    Bingen Zupiriaren artxiboko irudi bat

Bingen Zupiria izango da asteazken honetako "Faktoria" saioko gonbidatu nagusia. Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua elkarrizketatuko du Maite Artolak 09:15 aldera. Bestalde, Ordiziako azokan sartu-irtena egingo dugu, eta pandemiari buruzko azken ordukoa ekarriko digu Ugo Mayor Ikerbasqueko ikertzaileak. Aktualitatearen analisia Hedoi Etxarte, Mikel Irizar eta Iker Riojarekin egingo dugu, eta asteazkenero bezala, Koldo Almandozek jarriko dio zinema begirada "Faktoria"ri. 08:00ak jo aurreko 'Sinadura' Amagoia Gurrutxagarena izango da.

10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, Maria Kristina hotelean egon den gaixo batekin hitz egingo dugu, Benito Saizarrekin. Ondoren, Joseba Bikandirekin, EHUko Farmazia Fakultateko Immunologia eta Mikrobiologia irakaslearekin hitz egingo dugu COVID-19ari aurre egiteko zientzia zertan ari den jakiteko. Iker Markinez sukaldariaren tartea ere izango dugu, eta Esther Moyuaren liburu-gomendioa ere bai. 'Faktoria etxetik' tartean, Aitziber Garmendia aktorearen txanda izango da.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia