Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Sasoian eta lehor'

Osasunaren Mundu erakundeak alkohola edateak koronabirusetik ez duela babesten argitu izana hartu du abiapuntu Aingeru Epaltza idazleak bere 'Sinadura' osatzeko.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    3:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Atzo jakin nuen: alkohola edateak ez du inor koronabirusetik begiratzen. Albistea ikasita berehala egin nuen nire baitan: akabo, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Osasun departamentuak ohartu dira azkenean jendea egun hauetan zer sartzen ari den karroetan, komuneko paperarekin eta laranja poltsekin batera, itxialdiari aurre egin ahal izateko. Oker nengoen. Jakingarri hori ez du nornahik eman, Osasunaren Mundu Erakundeak baizik, eta, abiapuntuan, bederen, ez du deus ikustekorik euskal herritarrok bolada honetan egiten ditugun erosketa noizbehinkako eta handizkako horiekin. Osasunaren Mundu Erakundeak alkohola edateak ez duela inor koronabirusetik begiratzen argitu behar izan du, oharturik zenbait herritan graduazio handiko alkoholaren kontsumoa zabaltzen hasi dela, izurritearen kontra babesten duelakoan". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.