Itxi

Faktoria magazina

Solidaritatea

'Nire aitak erakutsi zidan halako kasuetan dirua irabaztea ez dela bidezkoa'

Kepa Amantegi taxistak 3.700 kilometroko bidaia egin du, dohainik, ezagutzen ez duen pertsona bat bere etxera itzuli zedin.

  • Artxiboko irudia

    Artxiboko irudia

    8:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Salbuespen egoera hau hasi denetik hainbat eta hainbat pertsona izan dira beraien etxera itzuli nahi izan dutenak. Horietako askok itzulerako bidaia egin ahal izan dute, baina beste batzuk egonaldia egiten ari ziren herrialdean ez aurrera eta ez atzera geratu dira.

Kepa Amantegi Durangoko taxista da eta aurreko astean, etxera ezin itzuli geratu zen Montebelloko neskaren kasua ezagutu zuen. Neska hori bere lagun baten ezaguna da eta egoera ezagutu bezain laster bere taxia eskaini zuen arazoa konpontzeko. Azkenean, Amantegik 3.700 kilometroko bidaia egin zuen Montebelloko neska etxera itzul zedin eta bere istorioa jakin nahi izan dugu 'Faktoria' saioan.