Itxi

Sinadura

Maddalen Arzallus

'Euskararen birusa'

COVID-19 kornabirusak eragindako osasun larrialdi egoera honetan euskarak sortzen dion kezka izan du mintzagai Maddalen Arzallusi.

  • Maddalen Arzallus

    Maddalen Arzallus

    3:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Osasun larrialdi honen bazter ondorioekin entziklopedia oso bat bete genezake. Esate baterako, jakiña da berrogeialdiak hainbat hiri hustu dituela, apartamentuak ez betetzearren, eta Baionako ospitalean aspaldian baino dezentez haur gehiago jaio omen da. Paristarrak, badakizue... Edo berrogeialdiak kulturgileak grebara eraman gaituela, mendebaldeko eta ekialdeko estilora. Bai, hainbat egunez lan egiteari utzi diogu, eta beste guztietan ia sekula baino gehiago ari gara egiten, doainik.

Ondorio kezkagarri asko azaleratu ditu birusak. Gizarte honen gaizotasunak azaleratzen ari direlako. Argi geratzen ari delako dirua non jartzen den eta non ez. Zerk duen gobernuentzat benetako garrantzia, eta zerk ez.

Aipatzen dira autonomoak, garbitzaileak, kulturgileak, osasungintza, zaintza eta abar... Horiek guztiak sentitzen dira bigarren mailako eta badugu zertaz kexatua eta zer aldatua.

Badut nik ordea horiez gain beste ardura bat, orain arte aipatu ez dena. Hizkuntzaz ari naiz, geureaz, euskaraz". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Maddalen Arzallus bertsolariak.