Itxi

Faktoria magazina

Konfinamendua

“Europari laguntza ekonomikoa eskatu ahal izateko zorroztu dute konfinamendua”

Arantxa Elizondo Zientzia Politikoetako EHUko irakaslearen ustez Espainiako Gobernuak ez du konfiantzarik erakutsi gizartearengan, eta ez dio aukerarik eman arduratsu jokatu zezakeela erakusteko.

  • Musukoak

    Musukoak

    15:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europako Batasunean izan den itxialdirik zorrotzena bizi izan da Espainiako Estatuan, eta ondorioz, Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herriko, Frantziko Estatuko edo beste herrialde batzuetako errealitatea begiratzea baino ez dago ikusteko, oso modu zorrotzean agindu dituela Espainiako Gobernuak konfinamenduko baldintzak. Baina, zergatik gertatu da hori? Zeintzuk izan dira arraoziak edo gakoak? Galdera horiei erantzuteko deitu diogu 'Faktoria'tik Arantxa Elizondori, Espainiako Zientzia Politikoetako Elkarteko presidente eta EHUko irakasleari.