Sinadura
Begoña Muruaga
'Koronabirusa 2'
Pandemiaren garai honetan indar polizialak izaten ari diren rolaz aritu da Begoña Muruaga.
-
Begoña Muruaga
2:48 min
"Koronabirusaren pandemia areagotu ahala, militarrak hasi gara ikusten nonahi: egoitzetan, ospitaleetan eta beste zenbait tokitan. Hori baino lehenago, prentsaurrekoetan ere ikusi izan ditugu, informazioa eta aholkuak ematen. Bestalde, “gerra” hitza entzun dugu politikari askoren ahotan eta hizkuntza belikoa barra-barra zabaldu da gure artean. Horren ondorioz, zenbait jende oso kezkatuta agertu da irudi horiekin eta hizkuntzaren erabilera horrekin.
Bada, egin esan behar badut, ez nago bat ere kezkatuta polizia, militarrak, guardia zibila edo ertzaintza kaleetan ikustearekin, desinfekzio-lanetan zein kontrolak egiten. Are gehiago esango dut: oso aproposa iruditzen zait haien lana birusaren aurkako borrokan, une honetan mundu guztiaren laguntza behar baitugu". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Begoña Muruaga iritzi emaileak.