Faktoria
Adolfo Arejita
Koronabirusaren probak eta testak
COVID-19a atzemateko probak eta testak egiten dira. Gaitz ankerra dela agerian uzten duten frogak ugari dira.
-
Adolfo Arejita
4:33 min
Proba eta froga bizkiak dira, baina bereizi beharrekoak. Froga da, funtsean, zerbait demostratzeko darabilgun baliabidea, hilketa bat edota hipotesi bat, frogatu egin behar dira.
Probaren esanahia zabalagoa da, eta kasu honetan birusa atzemateko egiten dena proba da. Eta proba bezala, maileguan oraintsuago ekarritako test hitza ere egoki erabiltzen da.
Oraindik euskaraz hedatu ez dena da test hitzaren aditz forma: testatu. Arejitaren iritziz, berez-berez etorri eta zabalduko da.