Faktoria
Asteartean
Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia, 'Faktoria'n
Zarauzko Osasun Zentroan ere izango gara, gaitza pasa baina azterketarik egin ez zitzaien herritarrei test serologikoak nola egiten ari zaizkien jakiteko.
-
Mitxel Lakuntzaren artxiboko irudi bat.
Lan osasunaren mundu egunean eta maiatzaren lehenaren atarian, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu 'Faktoria'n, astearte honetan. 09:30etik aurrera erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei.
Aurrez, solasaldian batuko dira, aktualitatearen analisia eginez, Ainhoa Etxaide, Nerea Azurmendi eta Javier Arrieta.
Zarauzko Osasun Zentroan ere izango gara, besteak beste, gaitza pasa baina azterketarik egin ez zitzaien herritarrei test serologikoak nola egiten ari zaizkien jakiteko.
Goizeko zortziak aurreko zutabea Amatiñok sinatuko du.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Armentiara joko dugu, eta, ondoren, Immunizazioaren Munduko Astea izanik, Mari Jose Arzuagarekin hitz egingo dugu, Irungo Osasun Zentroko erizaina eta Txertoen Batzordeko kidearekin. 11:00etako albistegiaren sotean, 'Direnak eta ez direnak' izango ditugu hizpide Karlos Cid, Xabier Amuriza eta Nerea Ibarzabalekin. 'Faktoria etxetik' tartean, NHIL banda izango dugu eta Amancay Gaztañagaren kontuak ere izango ditugu ondoren.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".