Faktoria magazina
0 fasea
Dendari txikiak 'gogoz eta ilusioz' baina baita 'kezka ugarirekin' ere
Itxita izan diren bi hilabeteei buelta ematea oso zaila egingo zaiela badakite eta horregatik, iñoiz baino gehiago, bezeroengan dute esperantza.
-
Esti Larrauri Nusadua dendan eta Naiara Goikoetxea Merale estetika zentruan.
24:28 min
Arropa denda bat, estetika zentro bat eta loradenda bat bisitatu ditugu gaurkoan 'Faktoria'n, 'normalitate berrirako' bidean beraien ateak berriz ireki dituzten merkatari txikiak dira. Fase honetan, beraien eta baita bezeroen segurtasuna bermatzeko agindu dizkieten neurri guztiak hartuta hasi dira berriro ere martxan. Ilusioa eta gogoa somatu ditugu beraiengan, baina, baita kezka eta beldurra ere izango dituzten galerek ez ote dituzten itoko.
Esti Larraurik Bermeoko bere emakumezkoen arropa dendan bezeroei ahalik eta segurtasun eta konfidantza handiena eskaintzeko asmoz, ozono desinfektatzailea erosi du arropak desinfektatzeko. Naiara Goikoetxea estetizienak momentuz ez ditu aurpegi eta gorputzeko tratamenduak egingo eta ahalik eta kontaktu txikiena eskatzen duten zerbitzuekin hasiko da.
Egun bereziek datozkie denei, baita Orioko Muxutruk loradendako Arantxa Satrustegiri ere, baina, denek, orain iñoiz baino gehiago bezeroengan dute esperantzat jarrita; izan ere, egunotan jaso duten berotasun handiena eurengandik etorri zaie, espero baino hobeto ari baitira erantzuten bezeroak.