Faktoria magazina
ELHUYAR MEREZIMENDU SARIA
"Zientziarekiko interesa piztuko du koronabirusaren izurriteak, eta hori ona da"
Ana Zubiaga EHUko katedradunak jaso du Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria, zientziaren alorrean euskara normalizatzen eta gizarteratzen egindako lanarengatik. 'Faktoria'n elkarrizketa egin diogu.
-
Ana Zubiagak jaso du Elhuyar Merezimendu Saria.
26:07 min
Euskal Herriko Unibertsitateko Katedraduna eta Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa-taldearen arduraduna da Ana Zubiaga, baita Giza Genetikako irakaslea ere. Jakiundeko kide ere bada joan zen urteaz geroztik.
Azken urteetan aldaketa ikusi du gizartean, eta zientziarekiko interesa dutenak gero eta gehiago direla esan digu 'Faktoria'n, eta uste du koronabirusaren izurriteak ere lagunduko duela jendea zientziara hurbiltzen. Euskadi Irratian Norteko Ferrokarrila saioan aritzen da dibulgazio lanetan, baita ETBn "Teknopolis" saioan eta Elhuyar aldizkarian ere.
CAF-Elhuyar Sarietan Ana Zubiagak jaso duen Merezimenduaren Sariaz gain, Dibulgazio-artikulu orokorren kategorian, Galder Gonzalez Larrañaga wikilariaren “Io eta argiaren abiadura” artikulua aukeratu du epaimahaiak; egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluen kategorian Leire Sagroniz Agudo kimikako doktorearen “Polimero birziklatu aurreratuen garapenak: plastiko-hondakinei bizi berri bat emanez” artikuluak irabazi du saria. Eta, zientzia-kazetaritzako lanen kategorian, Josu Lopez Gazpiori eman diote saria, “Musikaren zientzia” lanarengatik.