Itxi

Faktoria

Josu Erkoreka

“Gobernu autonomikoek erabaki gehiago hartuko dituzte alarma egoeran”

Espainiako gobernuak orain onartu duena Jaurlaritzak era argian eskaturikoa dela esan du Erkorekak. Ikusten du, bestalde, aukera, alarma egoera altxatu gabe ere hauteskundeak uztailean egiteko.

  • Josu Erkoreka Euskadi Irratiko elkarrizketan

    Josu Erkoreka Euskadi Irratiko elkarrizketan

    28:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Berri zoragarria' da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n aitortu duenez Espainiako gobernuak onartu izana alarma egoeraren baitako erabakiak autonomia erkidegoekin adostea. Erkorekak esan du orain arteko erabakiak, autonomia erkidegoen eskumenekoak izan arren, Espainiako Gobernuak hartu dituela eta Jaurlaritzak era argian eskatu duela azken asteetan erabaki horietan ere zeresana izatea, ez soilik proposamenak egitea. Horrexegatik, urrats positiboa dela dio Sanchezek hori onartu izana.

Erkorekak ikusi nahi du orain akordio politiko hori nola zehazten den erabakietan, baina argi du tokian tokiko gobernu autonomikoek erabaki gehiago hartuko dituztela. Deseskalatze fasean, esaterako, gaurkoaren ondoren espero du erreferentziazko eremu bakarra ez izatea probintzia, eta kontuan hartzea probintzia desberdinetakoak izan arren lotura handia duten eskualdeak.

Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du garaiz iritsiko dela Espainiako Gobernuaren eskuetara 0 fasetik 1.era igarotzeko Jaurlaritzaren dokumentazioa. Urrats hori Euskal Autonomia Erkidegoan guztian eman daitekeela uste du gobernuak.

Hauteskundeak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei dagokionez, oraindik ezer ez dagoela erabakirik argi esan du Erkorekak eta datorren astean alderdiekin bigarren bilera eginda hartuko duela erabakia lehendakariak. Ez du zehaztu bozeramaileak oposizioko alderdi denak uztailean egitearen kontra agertzen badira Urkulluk deialdia hala ere egingo ote duen. Alarma egoera indarrean izatea ez da Erkorekarentzat legalki hauteskundeetarako oztopo, baldintzak malgutzen doazelako alarma egoera indarrean egonagatik eta berez ez daudelako mugatuta funtsezko eskubideak, tartean, botoa ematearena.

Jon Sanchezen dimisioa

Jon Sanchez Osakidetzako Larrialdi zuzendariaren dimisioari dagokionez, Erkorekak defendatu du Jaurlaritzak ezin zuela jokatu duen baino zorrotzago jokatu. Orain 48 ordu izan zuela gertaeraren berri Osasun sailburuak, eta Osakidetzak dimisioa onartu duela eredugarritasuna aintzat hartuta, Sanchezek berak salaketaren jakinarazpen ofizialik jaso ez duenean.