Faktoria magazina
MUSIKA GARAIKIDEA
"Pianorako partiturak bakarrik ez, artelan txiki bat aurkeztuko dugu lan honekin"
Mikel Chamizo konposatzaileak Pierre Delignies piano jotzailearen, Julio Cesar Perez ilustratzailearen eta Angel Erro idazlearen laguntza izan du pianorako hamar pieza laburren osagarri gisa.
-
Mikel Chamizok pianorako hamar pieza labur egin ditu itxialdi garaian
13:33 min
Ekainean aurkeztuko du, streaming bidez, bere lan berria Mikel Chamizo konposatzaileak. Pierre Delignies piano jole gazteak eskainiko ditu piezak Amsterdametik zuzenean. Proiektu honetan laguntzaile gisa izan dituenei lagundu ahal izateko crowfounding bidezko proiektua da Chamizok martxan jarri duena. Eta partiturak ez ezik, nota eta pentagrama artean zintzilikatzen diren Julio Cesar Perezen marrazkiak eta guztiari lotura emango dion Angel Erroren testua izango du proposamen berriak.
Proiektu honi laguntza eman nahi dionak Ulule plataformaren bidez egin beharko du. Eta gisa honetako proposamenetan izaten den bezala, laguntzeko modu bat baino gehiago izango da.