Faktoria
Astelehenean
Miren Gorrotxategi, "Faktoria"n
Podemos-Ahal Duguko lehendakarigaia elkarrizketatuko dugu astelehen honetan. Kalena ere ibiliko gara, konfinamendutik atreatzeko fase berrian nola sartu garen ikusteko.
-
MIren Gorrotxategiren artxiboko irudi bat
Astelehenean, goizean goizetik, "Faktorian, kaletik kontatuko digute lankideek nola sartu diren euskal hiri eta herriak konfinamendu egoeratik irteteko epealdi berrian. Besteak beste, terrazak zabaldu ote diren, garraio bide publikoak nola zabaldu diren eta administrazioa lanera nola itzultzen hasi den kontatuko dute. Baionako Jules Ferry eskolatik ere kontatuko dute nola izaten ari den itzulera.
Miren Gorrotxategi Podemos-Ahal Duguko lehendakarigaia elkarrizketatuko dugu astelehen honetan. 09:00etan egina dugu hitzordua politikariarekin.
Astelehenero bezala, Bernardo Atxagaren “lagun arteko kontuek” itxiko dute saioa.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Kalera berrira egongo gara, eta hoteletan, higiezinen agentzietan eta terrazetan nola ari diren ikusiko dugu. Gainera, heriotzaren aurrean ahalduntzen ahaleginduko gara Hil Argi elkarteko kideekin eta minbizia gainditu eta COVID-19arekin ama hil zaion Izaskun Besarekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".