Itxi

Sinadura

Elixabete Garmendia

'Preso ber bi'

El Salvadorreko kartzela bateko argazkitik abiatu, eta Espainiako eta Frantziako kartzeletan preso dauden euskalherritarrez hitz egin du Elixabete Garmendiak bere 'Sinadura'n.

  • Elixabete Garmendia

    Elixabete Garmendia

    2:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

"Argazkiak begietara salto egin zidan. Zortzi iladatan jarrita ehundik gora gizon gazte gorputzez gorputz, elkarren kontra. Lurrean eserita daude eta eskuak atzean lotuta dauzkate. Gerritik gora biluzeik, ilea 0ra moztuta. Batzuek maskara daramate aurpegian, bakarren bat ausartzen da objektibora begiratzen. Ez dago irribarrerik. Multzo ordenatua ageri da, esan bezala, iladaz ilada, traineruetako eskifaiak gogorarazten ditu eta irudiak badu halako puntu artistiko bat. 'Performance' bat izan zitekeen, baina ez. Marak dira, koadrilla bortitz horietako kideak eta El Salvadorreko presondegi batean daude. Baina nik beste preso baztuei buruz hitz egin nahi nuen. Frantziako eta Espainiako kartzeletan preso dauden euskalherritarrez". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Elixabete Garmendia iritzi emaileak.