Faktoria
Miren Gorrotxategi
"Zubi lana egin dezakegu bi ezkerren artean"
Elkarrekin-Podemoseko lehendakarigaiarentzat, ez da hauteskundeez hitzegiteko unea. Deseskalatzea bukatutakoan, datu gehiago izango da, osasun ikuspegitik gauzak zertan diren jakiteko.
-
Miren Gorrotxategi, Podemos-Ahal Duguko lehendakarigaia
16:50 min
Miren Gorrotxategi Elkarrekin-Podemoseko lehendakarigaia “harrituta” azaldu da Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, ikusirik Jaurlaritzak estatuan baino estuago arautu duela arintze prozesuaren lehen fasea: “Jende gehienak nekez ulertu dezake zergatik garen 0,5. Hor dago zalantza, ez ote den izango ez gaudelako lehen fasean egoteko (moduan) eta nola-halako konponketa egin ote den”.
Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailean deitzeko aukeraz galdetuta, berriz, Gorrotxategik uste du “ ez dela horretaz hitz egiteko unea”. Ez dagoela presarik adierazi du, Ikuspegi politikotik begiratuta “ berdin dio hauteskundeak irailan ala urrian egiten badira ” . Eta osasun ikuspegi batetik, berriz, “deseskalatze prozesu batean gaude eta deseskalada bukatzen denean edukiko ditugu irizpide eta datu objektibo gehiago eseri eta pentsatzeko”
Eusko Jaurlaritza berriaren osaketari begira, ezkerreko aliantza sustatzeko aukera ikusten du Gorrotxategik. Elkarrekin Podemosek zubi lana egin dezakela adierazi du, Euskal Herriaren historia tarteko, ezinezkoa izan den EH Bilduren eta PSOEren arteko elkarlana errezteko.