Faktoria
Erizainak
'Pandemiak agerian utzi du erizainon lana'
Ianire Fernandez eta Gema Bikuña Barakaldoko eta Mendaroko erietxeetako erizainekin hitz egin dugu Erizainen Nazioarteko Egunean.
-
Ianire Hernandez eta Gema Bikuña erizainak
9:42 min
'Alde batetik gaixoa zaindu dugu eta bestetik, senideak'. Ianire Hernandez, Barakaldoko San Eloy ospitaleko erizainak ondo gogoan du nola bizi dituzten azken asteak. Birusa bete betean sartu da beraien erietxean, eta egunero ikusi ditu larri zeudenak iristen eta hiltzen ere bai. Gema Bikuña, Mendaroko erietxeko larrialdi unitate erizaina da. Bere ospitalean ez da koronabirus kasu kopuru handirik iritsi baina, tentsio handiz bizitzen ari dira aste hauek. 'Beldurra' sentitu dute, 'material eskasia' bizi izan dute, 'tentsioa', 'itolarria eta antsietatea' eta aitortu dute pandemiak 'zauriak utziko' dizkiela.