Itxi

Faktoria magazina

1 Fasea

'Elkartu ezin diren bikoteak etorri zaizkigu etxe bila konfinamendu garaian'

Higiezinen agentziek normaltasun berria hasi dute. Lehen fase honetan salgai edo alokagai dauden etxebizitzetara bisitak baimenduta daude berriz eta bezerorik ez zaiela falta esan digute.

  • Eli Lopez, 'Bermeo Inmobiliaria'ko agentea

    Eli Lopez, Inmobiliaria Bermeoko agentea

    14:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eli Lopez Inmobiliaria Bermeoko agentearen laguntzaz bisitatu dugu salgai dagoen etxea Bermeon. Gurekin egin dutena da fase berri honetako lehen bisita etxebizitza batera baina, kontatu digunez, goizean goizetik garaje eta lokalak erakutsiz hasi dute jarduna. Beti bezela, martxan dira beraz, higiezinen agentziak baina, segurtasun neurri guztiak hartuta. Jarraitu beharreko protokoloa Bizkaiko Higiezinen jabetza agenteen elkargotik jakinarazi diete, garbi daukate: aurretiko hitzordua, maskarak, eskularriak aukeran, gel hidoalkoholikoa, etxebizitzan ezer ikutu eta bisitetara bi bezero bakarrik aldi berean. Hala egin dugu guk ere bisita: aurretik etxea aireztatu behar izan du agenteak eta ondoren desinfekzioa eta berriz aireztatzea.

Normaltasun berrirako bidean urrats garrantzitsua da etxebizitzak bisitatu ahal izatea ze Elik esan digunez, bi hilabete hauetan higiezinak erakusteko bide digitalak martxan jarri baitituzte ere, bezeroek oraindik etxeak fisikoki ikusi nahi dituzte. Osasun krisi honek higiezinen merkatuan izango duen eraginaz ez dira ados jartzen adituen aurreikuspenak… batzuen arabera, prezioek behera egingo dute Barne Produktu Gordinaren jaitsierak beste, % 6 eta % 13 artean. Beste batzuen ustez, ordea, prezioak ez dira epe laburrera jaistiko baina, hemendik urte amaierara salgai dauden etxeen kopurua ugaritu egingo salmenten jaistieragatik eta honenbestez eskaintza gehiago izango denez, dirua behar duen jende gehiago esango dugu, litekeena da prezioek behera egitea; Bermeo Inmobiliariako agenteen ustez, herrietako etxebizitzen prezioak ez dira gehiegi jaitsiko, aurrez jaitsita zeudelako. Aldaketak bai badatozela etxebizitza erosterakoan esatzen diren ezaugarrietan: argia, terraza edo balkoia edota lan egiteko beste gela bat izatea dagoeneko nabaritzen hasi diren eskaerak baitira. Alokairuzko merkatuan turismorako etxeek eragindako  ‘gentrifikazioa’z eta eskaintza eskasiaz galdetuta, Elik, jakinarazi dugu beraiek turismoara bideratatu zauden etxebizitza bi urte guztirako alokairuan eskaini dituztela egunotan baina, ezin daitekeela aurreikusi aukera hau orokortuko den etxebajeen artean.