Sinadura
Amagoia Gurrutxaga
'Auzojana'
"Jende-minez" dagoela esaten hasi, eta "tele-bizitzaren guruen aspaldiko politika, garai berriek aldatuko ez dutena" aipatzen amaitu du bere 'Sinadura' Amagoia Gurrutxaga kazetariak.
-
Amagoia Gurrutxaga
3:13 min
"Jende-minak jota nabil egunotan. Telepredikadore teknikak darabiltzaten agintari politikoen jardunak -eta jardun horren atzetik etorri ohi diren erabakiek- sumindu egiten naute, maiteak ditut sumindurarako ukendu eta ez dauzkat eskura. Eta ukenduek ez dute sendatzen bideo-dei bidez, azala ukituz baizik. Atzo, esaterako, A-ren besarkada epelen nostalgia sentitu nuen, L-rekin amets egin, eta tristurak jota esnatu nintzelako. Apirilaren 30ean hil zitzaigun L, eta atzo arte ez nintzaion agur esaten hasi". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Amagoia Gurrutxaga kazetariak.