Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Zoritxarrekoak'

1797an Aralarko San Mielen irudia lapurtu zuten zazpi lagunetako baten zoritxarreko bizitza izan du hizpide Aingeru Epaltza idazleak.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    3:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Aralarko San Mielen irudiak badu zerbait lapurren eskuak erakartzen dituena, hainbat aldiz izan baita ebatsia. Lapurreta ezagunetariko bat 1797an gertatu zen. Egileak zortzi lagun, baxenafartarrak gehienak, eta pare bat lapurtar. Ez zuten luze jo. Sorlekura itzultzen ari zirelarik, beren artean liskartu, eta ebatsitako guztia abandonatu zuten Erratzu ondoan, mugatik hurbil. Horrez gain, lapurretako lau atxilotu zituzten haien ondotik atera zirenek. Epaiketa egin zieten Iruñean. Hiruri heriotza zigorra ezarri zieten, baita urkatu ere, jendaurrean exekuzio sonatu batean. Horren kontura, bertso sorta bat ondu zuen izenik utzi ez zuen bertsolari batek, Iruñerri orduan euskaldunean eta Nafarroako mendialdean hedatu zirenak: “San Migelen bertsuak nua kantatzera/ Aditu nai duenik inon balin bada…” Erran bezala, laugarren lapur bat bazen, gazteena. Hain gazte, bizia barkatu baitzioten. Ez hala ere, zigorrik gabe utzi: Ceutako penalera eraman zuten preso, eta handik galera batera, galeriano. Haren istorioa historiarekin gurutzatu zen 1804an, itsasontzi ingelesen kanoikadek hondora bidali zutelarik mutil baxenafartarraren barkua, Cadizko badian, Trafalgargo bataila famatuan. Gure gaztea, ordea, salbatu egin zen, baita ihes egin ere". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.