Faktoria
Ostiralean
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, "Faktoria"n
Koronabirusaren pandemiaz, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen dataz eta legealdiko erronkez galdetuko diogu Bizkaiko ahaldun nagusiari.
-
Unai Rementeriaren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Konfinamendua arintzeko lehen astea betetzera doanean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia "Faktoria"n izango da. Egonkortzen ari dira hildako eta kutsatuak Euskal Autonomia Erkidegoan baina, azken datuek joera errepikatu dute: Bizkaia da hildako eta kutsatu gehien dituen lurraldea. Gaur, ostegunez, jakinarazi dituzten 12 hildako berrietatik, 9 Bizkaian zendu ziren. Koronabirusaren pandemiaz, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen dataz eta legealdiko erronkez galdetuko diogu Bizkaiko ahaldun nagusiari.
Saio amaieran, bi zinemagile izango ditugu: Koldo Almandoz eta Maria Elorza. Ostiralean "Faktoria"n egiten ditugun elkarrizketa pausatuetako batetik abiatuta, laburmetraia egin dute. Bihar emango dizkigute xeketasunak.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, 'Barre Librea' ETB1eko saio berra aurkezten izango ditugu Jon Plazala eta Aitziber Garmendia. Ondoren, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu eta Markos Zapiainen Filosofia merkea, jarraian. 11.00etako albistegiaren ostean, Eneko Arreserekin eta Eneko Amezketarekin hitz egingo dugu. Subrogazioz aita izan dira Estatu Batuetan. Etxera itzultzeko komerien ondoren, Basaurin dira etxean Aretz semearekin. Segidan, muiska jaialdiak nola berrantolatzen ari diren aztertuko dugu Amets Rodriguez Bay Of Biscay jaialdiko zuzendariarekin, eta “Geovision”, munduko kultura ezberdinen Eurovision alternatiboaren bigarren edizioz, ere hitz egingo dugu Xabier Herrero geografoarekin. Azkenik, 12:00etako albisteen ostean, Irunen topatu duten lehen trikuharriaz ariko gara. Hilharri elkartekoek topatu dute, eta oso egoera onean dago. Iñigo Txintxurretak emango dizkigu azalpenak (berak aurkitu du).
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".