Faktoria magazina
Haurdunaldi subrogatua
“Askok ez dute ulertzen munduan badagoela laguntzeko prest dagoen jendea”
Subrogaziora jo dute Eneko Arresek eta Eneko Amezketak aita izateko. Gai polemikoa dela badakite, baina ama gestantea eta hango egoera ezagututa, beste modu batera ikusten dute gaia.
-
Eneko Arrese eta Eneko Amezketa bikotea, Aretz semearekin
17:23 min
Bikote bizkaitarrak Chicagon egin du prozesua. Besteak beste, gizonezkoen arteko bikote homosexualek Estatu Batuetan eta Kanadan bakarrik dutelako gestazio subrogatua egiteko aukera.
Prozesuari buruzko xehetasunak kontatu dizkigute 'Faktoria'n eta erditzea ikusterik izan ez zuten arren, haurra besoetan hartu zuten unea “flipantea” izan zela adierazi digute. Une polit asko ari dira bizitzen eta batez ere Aretz txikiaren barretxoak dira hunkigarriak.
Ama gestantearekin harreman estua izan dute prozesu guztian. 16 urte zituenetik oso argi omen zuen gestazio subrogatua egin nahi zuela, laguntzeagatik. Hori egin ahal izateko hainbat baldintza bete behar dituzte Estatu Batuetan. Besteak beste, berak aurrez ume bat izatea eta lan finkoa izatea.