Itxi

Sinadura

Amagoia Gurrutxaga Uranga

'Eskola zertarako'

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Tele-eskola eta ikasturte berrirako planteamenduak izan ditu ardatz Amagoia Gurrutxaga kazetariak eta, funtsean, galdera bat planteatu nahi du: zertarako dugu eskola?

  • Amagoia Gurrutxaga

    Amagoia Gurrutxaga

    3:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Lagunak bidalitako mezu batekin hasi zen dena: datorren ikasturtea erabat linean egiteko aukera mahai gainean  dutela inguruotako hainbat hezkuntza arduradunek, horixe zioen. Eta fibrilatzen hasi nintzen. Neure tele-lana etxeko bi umeen tele-eskolekin eta zaintzarekin uztartu ezinean bi hilabetez bizitako esperientziak ez zidan beste ezertarako eman. Osteguneko kontua da.

Astearen erdia etxetik eta beste erdia ikasgelan egingo ote duten irakurri nuen gero. Ez zidan gorputzaldi txarra arindu. Dagoeneko ikasia dugulako etxe guztietan ez dagoela ez espazio fisikorik, ez girorik, ez azpiegitura teknologiko nahikorik, ikasle guztien hezkuntzarako eskubide unibertsala bazterketarik gabe gauzatzeko. Zertara dator hau dena, orduan? Ikastetxea ala etxea, beste ikasketa eremurik ez balego bezala ari zaizkigu etengabe; ikasgai gehienak kanpoko ekintzen bitartez lantzeko eredu pedagogiko aski kontrastatuak ez baleude bezala". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko "Sinadura" Amagoia Gurrutxaga kazetariak.