Faktoria
Normaltasun berria
Eta ataka historiko honen ondoren zer?
Gure zibilizazioaren amaieraren hasiera izango ote den edo ez eztabaidatu dute Joseba Azkarraga soziologoak eta Juan Ignacio Perez Iglesias Kultura Zientifikoko katedraren arduradunak.
-
Juan Ignacio Perez Iglesias eta Joseba Azkarraga Etxagibel
20:16 min
Zer mundu ote dakar gerra-ondorengo aro batekin alderatu duten honek? Normaltasun berria gure zibilizazioaren amaieraren hasiera ote da edo ez? Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoaren arabera, aurrez lehertzear zegoen egoera ekonomiko batean etorri da larrialdi hau eta, beraz, ez genuke normaltasunera itzuli beharko "hori delako gizarteri bezala dugun arriskurik handiena". Juan Ignacio Perez Iglesias Fisiologiako irakasle eta Zientzia Katedrako zuzendariak, berriz, uste du "mundurik onenean igual ez, baina gure eskura zegoen mundo posible onenean bizi izan garela". Bi abiapuntu horietatik heldu diote gogoetari 'Faktoria'n, pandemia garai honek pandemia ostekoari utziko dion oinordekotzaz.