Faktoria
Ostiralean
Fermin Labaien Gurutzetako erietxeko zainketa intentsiboetako arduraduna, 'Faktoria'n
Elkarrizketa pausaturako hartzen dugun tartera gonbidatu dugu Gurutzetako ospitaleko ZIUko arduraduna.
-
Gurutzetako erietxeko irudi bat. Argazkia: EFE
Ostiralean, "Faktoria"ko elkarrizketa pausaturako hartzen dugun tartera, Gurutzetako erietxeko ZIU Zainketa intentsiboetako arduraduna gonbidatu dugu. Fermin Labaien mediku nafarra. Urteak daramatza karguan eta pandemiaren okerrena kudeatu behar izan du. 09:30tik aurrera ikusi eta sentitutakoak kontatuko dizkigu.
Ostiralero gisa, Pablo Joxe Aristorenak egingo dugu astearen errepasoa.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, mendekotasun larriakdituzten haurren gurasoak itolarrian daude zentroak itxita dituztelako, eta Kepa Goikoetxearekin hitz egingo dugu, ASPACE Gipuzkoako zuzendariarekin. Ondoren, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu, eta segidan, jantoki sozialen egoerari erreparatuko diogu. Itsaso Agirre (Donostiako hiritarron sarea), Mertxe De Renobales (Gasteizko Berakah elkartekoa), Maria Helene Erramuspe (Donibane Garaziko “Bihotzeko ostatu”ko boluntarioa) eta Amaia Uberbiola (Bizkaiko Elikagaien Bankua). 11:00etako albistegiaren ostean, Amaia Albes diseinatzaileak kamisetez hitz egingo digu, eta ondoren, Armeria Euscadiensis landareaz ariko gara. Mundu osoan EHko kostaldean bakarrik loratzen da, eta Aranzadi elkarteko Anais Mitxelenak emango dizkigu hari buruzko xehetasunak. Gainera, Bermeoko arrain azoka ere online egingo dela eta, Aritz Abaroa Bermeoko alkatearekin hitz egingo dugu. aioa amaitu aurretik, Trikidantz erromeria taldea ezagutuko dugu Arkaitz Mindegia taldekidearekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".