Itxi

Sinadura

Elixabete Garmendia

'Ahots mozorrotuak'

Ordenagailuetatik pasata ateratzen diren ahotsetara ohitu garen honetan, orain maskaren atzeko ahotsetara ohitzeko bidean garela azpimarratu du Elixabete Garmendiak.

  • Elixabete Garmendia

    Elixabete Garmendia

    2:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ohitu gara dagoeneko ahotsen tonu berrira, ordenagailuetatik pasata ateratzen den artifizio horretara. Ohitu gara interferentzia, oihartzun eta audioaren etenetara. Irrati eta telebistetako eztabaida saioak zibilizatuagoak izan dira modu telematikoan, zailagoa baita tertualiakideek elkarri  ahotsa zapaldu eta diskurtsoa moztea.

Hemendik aurrera zuzeneko mintzaldietan entrenatu beharko gara. Maskararen erabilpen unibertsalarekin derrigorrean ohitu beharko dugu musukoak ahotsari ezartzen dion opakutasunera, zanpa-zanpa horretara". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Elixabete Garmendia iritzi emaileak.