Faktoria
Asteartean
Karlos Arguiñano, 'Faktoria'n
Sukaldari eta telebista izarra izango da astearte honetan gonbidatu nagusia. Itxialdian saioak grabatzen jarraitu du eta oihartzun handia izan dute koronabirusaren gestioaz egin dituen iruzkinek.
-
Karlos Arguiñanoren artxiboko irudi bat. Argazkia: Euskadi Irratia
Karlos Arguiñano sukaldari eta telebista izarra izango da astearte honetan 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Itxialdian telebista saioak grabatzen jarraitu du eta oihartzun handia izan dute koronabirusaren gestioari buruz egin dituen iruzkinek. Goizeko 09:30etik aurrera entzungo dugu Maite Artolarekin izan duen elkarrizketa.
Horren aurretik, aktualitateari buruzko analisia egiteko batuko dira Nuria Lopez de Guereñu, Ainhoa Etxaide eta Nerea Azurmendi.
Eguneko sinadura Amatiñorena izango da.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, irailetik aurrerako hezkuntzari begiratuko diogu. Derrigorrezkoa izango al da 6-16 urte artekoak eskolara joatea? Edo malgutuko da egoera? Madalen Goiria EHUko Zuzenbide ZIbileko irakaslearekin aztertuko dugu gaia. Ondoren, Olaia Aurrekoetxea hegazkin pilotu gaztearekin hitz egingo dugu, egoera dela eta lana egin ezinda baitago.11:00etako albistegiaren ondoren, 'Direnak eta ez direnak' tartea zabalduko dugu Nerea Ibarzabal, Xabier Amuriza eta Karlos Cidekin. Argazki zaharren balioaz ariko gara, etaGerediaga elkarteko Esther Garciarekin hitz egingo dugu, eskoletako argazki zaharren bilketa egiten ari baitira. 12:00etan, berriz, musikaz eta bizitzaz ariko zaigu Amancay Gaztañaga, eta, segidan,Bilboko talentu gazteen bila antolatu duten Harrapazank lehiaketaz ariko gara Itsaso Paya antolatzailearekin eta June Gutierrez eta Naroa Iglesias parte hartzaileekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".