Faktoria
Asteazkenean
Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, 'Faktoria'n
Gainera, udara begira jendea oporraldiak kontratatzn hasi ote den galdetuko dugu eta Gipuzkoako autobideen elkartean, Bidegin, ere izango gara.
-
Markel Olanoren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Koronabirusaz egin den kudeaketaz, EAJko batzokietan egiten ari diren pintaketez eta koronabirus osteko Gipuzkoari buruz galdetuko diogu Markel Olano ahaldun nagusiari asteazkeneko 'Faktoria'n. Udarara begira jarriko gara, oporraldiak erosten hasi ote garen kontatuko digu Eroski Bidaiakeko Egiarte Lizarragak eta A-8 autopista erabiltzen dutei oharra luzatuko diegu. Bihar asteazkenean aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen hasiko da Bidegi, Gipuzkoako autobideen ardura duen elkartea. Aritzetako egoitza nagusian izango gara.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Olaia Aurrekoetxea pilotu gaztea ezagutuko dugu. Ondoren, Iker Markinez sukaldariarekin hitz egingo dugu hanburgesaren nazioarteko egunaren bezperan. Adikzioak dituztenentzako ERDU programaz hitz egingo digu jarraian Nagore Oroz psikologoak. 11:00etako albistegiaren ostean, Esther Moyuaren liburu-gomendioa jasoko dugu eta, segidan, kulturaren egoera Nafarroan aztertuko dugu Belen Alvarezekin (Quiero Teatro ekoiztetxekoa), Iker Bengoetxearekin (Nafarroako antzoki sareko arduraduna) eta Ainhoa Juanizekin (Zirika Zirkuseko artista, ERTEan dago). 12:00etan, Urzainkira joko dugu '50 km' tartean, eta Urdaibai Bird Centerren ere egingo dugu sartu-irtena, Edorta Unamunorekin hitz egiteko.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".